Asier Cuevasek 100 kilometroko Munduko Txapelketan parte hartuko du igandean

Urola Kostako Hitza 2016ko azaroaren 25a

Murtziako Los Alcazares udalerrian izango da proba. Iaz Herbehereetan jokatu zen 100 kilometroko proba, eta bigarren egin zuen Azpeitiko bizilagunak.

Asier Cuevas (Eibar, 1973) Azpeitiko bizilagunak 100 kilometroko munduko proban parte hartuko du igandean, Los Alcazaresen (Murtzia, Espainia). Gutxienez, iaz lortutako bigarren postuari heltzea du xede Cuevasek. Izan ere, duela urtebete zilarrezko domina eskuratu zuen eibartarrak 100 kilometroko Munduko txapelketan. Azpeitiko bizilagunak 06:35:49 denbora behar izan zuen proba bukatzeko, eta lehenak, Suediako Jonas Buudek 06:22:44. Herbehereetako Winschoten udalerrian jokatu zen iazko proba. Oraindik ez dute erabaki 2018ko 100 kilometroko munduko proba non jokatuko den.    

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide