Aske geratu da atzo Leioako campusean atxilotu zuten gazte azpeitiarra

Urola Kostako Hitza 2016ko azaroaren 25a

Gaua erandioko komisaldegian igaro ostean, gaur goizean Getxoko epaitegira eraman dute epailearen aurrean deklaratzera. Ordena publikoaren aurkako erasoa eta autoritatearen aurkako atentatua egotzi dizkiote gazteari.

Gaur, ostirala, eguerdian utzi dute aske atzo EHUren Leioako campusean atxilotu zuten gazte azpeitiarra. Gaua Erandioko komisaldegian igaro du, bertan deklaratu ondoren. Gaur goizean, berriz, Erandiotik Getxoko epaitegira eraman dute, eta han epailearen aurrean deklaratu du. Ordena publikoaren aurkako erasoa eta autoritatearen aurkako atentatua egotzi dizkiote gazteari. Azpeitiko Ikasle Abertzaleakek eta Ernaik salatu egin dute atxiloketa. Atzo, osteguna, batzar informatiboa egin zuten dozenaka lagunek plazan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide