https://www.youtube.com/watch?v=3NSepKcRZbo&feature=youtu.be
Duela bi urte abiatu zuten hainbat azpeitiarrek bizikidetza ardatz zuen Herritarren Foroa. Iazko apirilean egin zuten
foroaren aurkezpena Sanagustin kulturgunean, eta ordura arte bizitakoa plazaratu zuten bertan egindako ekitaldian. Alaitz Aguadok, Jexux Aizpuruak, Miren Alcedok, Jabier Altunak, Joxe Arregik, Felipe Murillok, Miren Odriozolak, Manoli Urangak eta Mertxe Otaegik parte hartu dute foroan.
Bederatzi herritar horiek elkartu dira bi urtez, "lorturiko errespetu eta elkar ezagutza aprobetxatuz iragan hurbilak, orainak eta etorkizunak lotzen dituen zenbait korapilo askatzeko saiakeran". Foroak, baina, ibilbideari bukaera ematea erabaki du, eta bukaera eman aurretik prozesuaren ondorioak azalduko dituzte jendaurrean. Ostegunean egingo dute agerraldian 19:00etan, Sanagustin kulturgunean, eta herritarrei dei egin diete ekitaldian parte har dezaten.