Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azpeitiko Sortuk eta Ernaik antolatu dituzte kotxeak. Izena aurrez emateko eskatu dute "antolakuntza lanak errazteko"
Datorren larunbatean, hilak 26, Altsasun egingo den manifestazio isilera joateko kotxeak antolatu ditu Azpeitiko Ezker Abertzaleak. 11:30ean elkartuko dira Orkatzen, eta antolatzaileek eskatu dute, joan nahi dutenek izena aurrez emateko "antolakuntza lanak errazteko".
Manifestazioa Altsasuko Udalak, espetxeratutako gazteen familiak eta Altsasuz Harro taldeak elkarlanean antolatu dute, eta babes handia lortzen ari da.