Igor Froilanek irabazi du Mendiko eta Udazkeneko argazki rallya

Urola Kostako Hitza 2016ko azaroaren 24a

Juan Mari Ibarzabal izan da bigarrena eta Maider Odriozola hirugarrena.

(Igor Froilan) Igor Froilanek irabazi du Azpeitiko Argazki Elkarteak eta Lagun Onak Mendi Bazkunak antolatutako Mendiko eta Udazkeneko Argazki Rallya. Juan Mari Ibarzabal izan da bigarrena eta Maider Odriozola hirugarrena. Hiru horiek kontuan hartu gabe, herriko lehen sailkatua Mikel Cagigal izan da. Larunbatean banatuko dituzte sariak, 18:30ean, Lagun Onak Mendi Bazkunaren egoitzan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide