Azpeitiarra da Leioako campusean atxilotu duten ikaslea

Urola Kostako Hitza 2016ko azaroaren 24a

Errektorea aukeratzeko hauteskundeak ari dira egiten gaur EHUn. Hauteskunde sistema salatzeko eta unibertsitate ereduaren aldaketa aldarrikatzeko ehunka ikaslek egin duten manifestazioan atxilotu dute ikasle azpeitiarra.

Ertzaintza Leioan. (Garikoitz Goikoetxea) Hauteskunde eguna da gaur, osteguna, Euskal Herriko Unibertsitatean; izan ere, unibertsitateko errektorea aukeratuko dute gaurko bozetan. Hauteskunde sistema salatzeko eta unibertsitatearen ereduaren aldaketa aldarrikatzeko manifestazioa egin dute ehunka ikaslek gaur eguerdian Leioako campusean, ikasle mugimenduan deituta. Istiluak izan dira manifestazioan parte hartu dutenen eta ertzainen artean, eta gazte bat atxilotu dute bertan. Atxilotutakoa azpeitiarra da eta Ertzaintzaren Erandioko komisaldegira eraman dute. Atxiloketa tarteko, batzar informatiboa deitu du gaurko Azpeitiko Ernaik. 19:00etan izango da bilkura, plazan.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide