Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Kantu Jira taldeak antolatu du afaria. 20:00etan elkartuko dira kulturgunearen atarian eta saiotxoa egingo dute. 20:30ak inguruan afaltzen hasiko dira.Edonork har dezake parte.
Gaur, osteguna, kantu afaria egingo dute Sanagustin kulturgunean, herriko Kantu Jira taldeak antolatuta. 20:00etan elkartuko dira kulturgunearen atarian, eta afaltzen hasi aurretik kantu saiotxoa egingo dute. 20:30ean emango diote hasiera afariari, eta kantu festarekin jarraituko dute afaltzen eta afaldu ondoren.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, afaria herritar guztiei zabalduta dago eta parte hartu nahi duen edonork har dezake parte. Hala ere, aurretik eman beharko da izena Sanagustin kulturgunean bertan.