Atzoko Ogixa eta Bertxortan, Orkatz Libreren eskutik

Urola Kostako Hitza 2016ko azaroaren 24a

Orkatz kultur elkartean izango dira zuzenekoak, 22:30ean hasita, bihar.

Orkatz Libre egitasmoaren barruan, Atzoko Ogixa eta Bertxortan taldeen kontzertuak izango dira bihar. Orkatz kultur elkartean izango dira zuzenekoak, 22:30ean hasita. Bertxortan taldeak antzerkia, bertsoak eta bertsioa egindako abestiak uztartuko dituzte. Atzoko Ogixak, berriz, abesti ezagunen bertsioak eskainiko ditu.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide