Azpeitiko Udal Musika Bandaren 150.urteurrena ospatzeko
liburua idatzi du Eñaut Frantzesena bandako kideak. Pasa den
larunbatean, egun berezia izan zuten bandakoek, eta bertan aurkeztu zuten liburua. Orain herriko hainbat gunetan jarri dute salgai liburua, 5 euroan. Hain zuzen ere, Belaetxe liburudendan, Pittinka jostailu dendan eta udaleko kultura sailean dago salgai.