Mari Jose Aranguren: "Kezka dago gure ongizate ereduaren geroaz"

Urola Kostako Hitza 2016ko azaroaren 23a

Hurrengo urteetan zein behar izan daitezkeen galdetu die Orkestrak hainbat eragileri, eta ongizatea agertu da kezka iturri nagusi gisa.

(orkestra.deusto.es) Orkestra berezia dela maiz esplikatu behar izaten duela dio Institutuko zuzendari nagusi Mari Jose Arangurenek (Urrestilla, Azpeitia 1969), haien lana ez dela ikerketa soila, eragileekin elkarlanean aritzen direla. Elkarrizketa egin dio Arangureni Berria egunkariak. Trump orain, Brexita lehentxeago... Ustekabean nazioarteko aurreikuspen guztiak aldatu direla dirudi. Lehiakortasuna helburu, mundura begira zaude zu. Etorkizunari buruzko ziurgabetasuna asko handitu da? Garbi dago hori. Mundua gero eta lotuagoa dago, konektatuago, eta batean gertatzen denak bestean eragiten du; are gehiago, AEBetan eta halako herrialdeetan gertatzen denak. Jakina, horrek ziurgabetasun handia sortzen du, beste askoren erabakiek eragiten digutelako. Baina guk, gure manifestuan esan dugun moduan, hautatu egin behar dugu: edo inguruneko gertaerek arrastaka eraman gaitzaten utz, edo proaktiboagoak izan, nolako etorkizuna nahi dugun definitzeko, herri gisa nolako Euskadi nahi dugun. AEBetako presidentea aukeratzeko, ez dugu erabaki ahalmenik, baina bai hemengo politiketan eta hainbat erabakitan. Eta elkarrizketarako espazioekin estrategia horiek eraikiz gero, ez gaituzte hainbeste eramango herrestan, gure bidea ere egin ahalko dugu. Irakurri elkarrizketa osoa berria.eus webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide