(uztarria.eus)
Hezitzaileak kezkatzen dituzten gaiak dira eskolako jazarpena (
bullying-a) eta ziberjazarpena (
ziberbullying-a). Horregatik, gai horien inguruan gurasoekin hitz egitea otu zitzaien Gaztelekuko eta GIBeko arduradunei, duela hilabete martxan jarri zuten Gurasoen Komunikazio Txokoan. Joan den azaroaren 9an egin zuten gaiaren inguruko aurreneko saioa, baina berriro egitea erabaki dute. Hala, bihar, azaroak 24, jazarpenaz eta ziberjazarpenaz arituko dira hizketan 19:00etan hasita, Gaztelekuan.
Irakurri erreportaje osoa
uztarria.eus webgunean.