Slalomeko Euskal Txapelketako azken proba jokatuko da igandean Azpeitian

Urola Kostako Hitza 2016ko azaroaren 23a

10:00etan entrenamendu saioa egingo dute, eta hura bukatzean hasiko da proba.

Slalomeko Euskal Txapelketarako puntuagarria den azken proba jokatuko dute igandean Azpeitian, Landetako industriagunean. 10:00etan entrenamendu saioa egingo dute, eta hura bukatzean hasiko da proba. Parte-hartzaile bakoitzak zirkuituari bi buelta eman beharko dizkio, erlojupean. Guztira, 35 gidarik parte hartuko dute proban. Besteak beste, 600ccko motorra duten autoen mailan Julen Etxeberria, Gorka Olaizola, Asier Tejado, Ibai Agirre, Raul Perez eta Jorge Gonzalez arituko dira. Kotxe txikietan (1600cm3 artekoak), berriz, Oscar Revilla, David Calvo, Ricardo Merchan eta Unai Jurado izango dira faboritoak. 1600cm3 baino motor handiagoa dutenetan Victor Calvo da faborito nagusia. Parte-hartzaile gehien izango dituen maila atzeko trakzioa dutenak izango dira. Horien artean Iñaki Alberdi eta Gurutz Agirretxe dira pilotu nabarmenak. Horiez gain, Aritz Azmar, Jagoba Otaegi eta Asier Cano izango dira kontuan hartu beharrekoak. Emakumeei dagokionez, Diana del Riok eta Tania Santosek hartuko dute parte.Denborak www.fotomotor.es webgunean ikusi ahalko dira. Antolatzaileek gogoratu dute beharrezkoa dela ikusleak toki seguruetan egotea eta komisarioen argibideak jarraitzea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide