Jaialdiko une bat. (Julene Frantzesena)
Gaur, Xixili eguna, jaialdi berezia eskaini dute Azpeitiko Juan Antxieta musika eskolako ikasleek eta irakasleek. Imanol Urbietaren oroimena presente izan da Soreasu antzokian; izan ere, jaialdian eskaini dituzten abesti guztiak joan zen irailaren 28an zendu zen musikagile zarauztarrak sortutakoak izan dira. Soreasu leporaino bete da, eta abesti ezagunak izanik, ikusleek kantuz ere lagundu dituzte musikari gazteak.
Hona hemen, jaialdiko irudi batzuk:
[flickr_set id="72157672919704584"]