Miren Odriozolaren borroketan oinarritutako liburua aurkeztuko dute zapatuan

Uztarria.Eus 2016ko azaroaren 22a

Leire Ibargurenek idatzi du liburua, eta Laura esaten zioten izenburupean jaso ditu Odriozolaren bizipenak, bereziki internazionalista gisa El Salvadorreko gerran bizitakoak. Irakurlea Euskal Herrira begira ere jarriko da, ordea. Urteeko lanaren ostean, zapatuan aurkeztuko dute liburua jendaurrean, Sanagustinen.

'Laura esaten zioten' liburuaren azala. (Txalaparta) Ia hiru urteko lanak eman du bere fruitua, eta datorren zapatuan, azaroaren 26an, Miren Odriozolaren (Azpeitia, 1944) bizipenak jasotzen dituen Laura esaten zioten liburua aurkeztuko dute Sanagustin kulturgunean, 12:00etan hasita. Liburua Txalaparta argitaletxeak eta Emaginek elkarlanean argitaratu dute, eta narrazioaren ardatza El Salvadorren bizitako gertakizunak badira ere, noizean behin irakurlea Euskal Herrira begira jarriko da, liburuaren protagonistak hemen izandako borrokak ere ezagutzeko. Izan ere, borroka feministaren parte izateaz gain, Udalbiltza kasuko epaituetako bat izan zen Odriozola. Irakurri erreportaje osoa uztarria.eus webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide