Interneten aukeren eta arriskuen bueltan hitzaldia egingo dute bihar Azpeitian eta ostegunean Azkoitian

Urola Kostako Hitza 2016ko azaroaren 21a

Ementic zentroko Mikel Agirrek gidatuko ditu bi hitzaldiak. Bihar, 19:00etan izango da Sanagustin kulturgunean, eta ostegunean, 18:30ean Elkargunean.

Azpeitiko eta Azkoitiko ikastetxeek, bi herrietako udaletako Gazteria Sailek eta Iraurgi Berritzenek elkarlanean egin duten proiektuaren harira, Interneten eta sare sozialen inguruko hitzaldiak antolatu dituzte bi herrietan. Lehen hitzaldia Internet: aukerak eta arriskuak lelopean izango da, eta Mikel Agirre Ementic zentroko kideak gidatuko du. Hain zuzen ere, Azpeitian bihar, asteartea, izango da 19:00etan Sanagustin kulturgunean. Azkoitian, berriz, ostegunean egingo dute 18:30ean hasita Elkargunean. Antolatzaileek azaldu dutenez, gurasoek eta nerabeek sare sozialen erabileran aurkitzen dituzten egoera praktikoetara bideratuko dute hitzaldia. Herritar guztiak gonbidatu nahi dituzte bertan parte hartzera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide