'Erraiak' proiektua finantzatzeko kanpaina jarri dute martxan

Urola Kostako Hitza 2016ko azaroaren 21a

Abenduaren 27a bitartean egin daiteke ekarpen ekonomikoa, eta parte hartzen dutenek besteak beste diskoa jaso dezakete sari moduan.

Felipe Murilloren Erraiak proiektua finantzatzeko eta sortutako gastuei aurre egiteko kanpaina jarri zuten martxan pasa den ostiralean. Orain, 40 eguneko epea daukate 2.640 euro biltzeko. Hain zuzen ere, abenduaren 27an bitartean egin ahalko dute herritarrek diru ekarpena proiektua laguntzeko lotura honetan. Parte hartzen duten herritarrek besteak beste Erraiak diskoa jasotzeko aukera izango dute; proiektua gauzatzeko gutxieneko diru kopurua jasotzen badute beti ere. Pasa den asteazkenean aurkeztu zuten Felipe Murilloren Erraiak proiektuaren sortze prozesua Dinamoan, Azpeitiko Sorkuntza Gunean. Ostiralean, berriz, diskoko abestiak aurkeztu zituzten zuzeneko kontzertuan Sanagustin kulturgunean. Azpeitiko Udalak eta Kultur Mahaiak emandako Sorkuntza Beka jaso zuen proiektuak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide