Ekonomia zirkularraren inguruko 'streetphotography' tailerra antolatu dute astebururako Azpeitian

Urola Kostako Hitza 2016ko azaroaren 21a

David Hornback argazkilariak gidatuko ditu saioak larunbatean eta igandean, 9:30etik 13:30era. Ikastaroa dohainik izango da, baina aurretik izena eman behar da. Asteartea izango da horretarako azken eguna.

Streetphotography edo hiri-argazkilaritza ikastaroa antolatu dute Azpeitiko Udalak eta Azpeitiko Argazki Elkarteak astebururako. Hain zuzen ere, larunbatean eta igandean izango dira saioak 9:30etik 13:30era Argazki Elkartearen egoitzan, Perez Arregi Plazan. David Hornback argazkilari ospetsuak gidatuko du ikastaroa. Hornbackek erreportari grafiko lanak egin izan ditu National Geographic, GEO, Time, New York Times y Stern hedabideentzat, besteak beste, eta 1990. urtean Pulitzer saria jaso zuen.

Ikastaroaren helburua ekonomia zirkularra eta herritarrek gai horrekiko duten erantzunkidetasuna, argazkilaritza bezalako bizipen zehatz eta pertsonal baten bitartez lantzea da. Hain zuzen ere, Streetphotographyak, kamera baten bitartez, herriko ingurunea gogoan hartzera bideratzen du argazkilaria.

Ikastaroan parte hartzea ez da ordaindu behar, baina aurretiaz izena eman behar da. Horretarako azken eguna asteartea, azaroak 22, izango da. Izena emateko 687 83 45 89 telefono zenbakira deitu edo ingurumena@azpeitia.eus helbidera idatzi behar da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide