Urteroko legez, Xixili eguna ospatzeko, musika jaialdia eskainiko du Juan de Antxieta musika eskolak, bihar, asteartea. 19:00etan izango da kontzertua, eta Imanol Urbietari omenalditxoa egingo diote bertan. Hain zuzen ere, Urbietaren abestiz osatutako kontzertua egingo dute musika ikasleek.
Ostegunean, berriz, kalejira egingo dute ikasleek musika eskolatik Balentina Agirre Elorza plazara. Bertan, musika instrumentuak jo eta abestu egingo dute. Itzuleran, txokolatada egingo dute musika eskolan.
Musika eskolako ordezkariek gogorarazi dute, azaroaren 23an, asteazkena, musika eskola itxita egongo dela Xixili eguna ospatzeko.