Xixili Egun berezia 150 urteko Udal Musika Bandarentzat

Urola Kostako Hitza 2016ko azaroaren 19a

Xixili Eguneko ospakizunen barruan, Azpeitiko Udal Musika Bandak 150. urteurrena ospatu du. Kalejira izan da goizean, liburua aurkeztu dute jarraian, eta, azkenik, kontzertu berezia eskaini dute.

(Mailo Oiarzabal) Urtero ospatzen du modu berezian Azpeitiko Udal Musika Bandak Xixili Eguna, musikarien zaindariaren eguna. Baina aurtengoa are bereziagoa izan da, Bandaren 150. urteurreneko ospakizunen barruan kokatu delako 2016ko Xixili Eguna, eta, egitarauren barruan, Bandaren historia eta istorioak jasotzen dituen liburua ere aurkeztu dutelako gaur. Asteartean da Xixili Eguna, baina aurreko zapatura aurreratu ditu ospakizunak bandak. Egun seinalatu honetan, gaur egungo bandakideek eta bandakide ohiek bat egin dute. Kalejirarekin ekin diote goizari, oraingo eta garai bateko hainbat musikari elkartuta. Eta musikarien aurretik, 1926ko zutoihal edo estandarte zaharra eskuetan hartuta banderaduna, eta haren atzetik gaur egungo Bandaren ikurrarekin banderadun txikia eta bi kantinera ibili dira, kalez kale. Jarraitu irakurtzen Uztarria.eus atarian.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide