Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Irakurzaletasuna sustatzeko bultzatu du herriko udal liburutegiak egitasmoa hori.
Irakurle txokoa estreinatu dute Azpeitiko igerilekuan, gaur. Bertan, liburutegiko liburuak eta aldizkariak jarri dituzte, eta, jakinarazi dutenez,tarteka horiek aldatu egingo dituzte. Herriko udal liburutegiak bultzatu du egitasmoa eta "irakurzaletasuna sustatzeaz gain, aisialdi guneetarako saltoa egin, liburutegiari ikusgarritasuna eman eta erabiltzaileengana hurbiltzea" nahi du. Horretarako, bere zerbitzuak herrian zabaltzen hasi da. "Liburuetako jakinduria herritarren artean zabaltzea" da liburutegiaren eta igerilekuaren apustuaren helburua.