Giro onean ari dira ospatzen San Martin jaiak Azpeitiko Errebalean

Urola Kostako Hitza 2016ko azaroaren 12a

23:00etan Trini Foxen kontzertua eskainiko dute.

Atzo, San Martin egunean, hasi ziren Azpeitiko Errebalean sanmartinak. IV. Mus Txapelketarekin ekin zien festari Errebaleko bizilagunek. Gaur, berriz, egun osoko egitaraua prestatu dute.  11:00etan hasi dira txistulariak goiz eresia jotzen, eta 12:00etan ume jolasak egin dituzte. Ondoren, zezen txikiek eta poniek izan dute tartea. Gustura ibili dira herriko txikienak. Eguerdia pasata txokolatada egin dute, eta 16:30ean sokamuturra hasi da. Hori amaitutakoan, triki-pintxo-poteoa egingo dute, eta 21:00etan afaria egingo dute Txokoa jatetxean. 23:00etan, berriz, Trini Foxen kontzertua izango da. (Argazkiak: uztarria.eus eta Zezen Beltz elkartea.) [flickr_set id="72157674946942982"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide