Atzegiren, Caritasen eta Sierbeko Mojen artean banatu ditu 7.000 euro Azpeitiko Zezenzale batzordeak

Urola Kostako Hitza 2016ko azaroaren 12a

Aurten lehenengo aldiz jaso du dirua Atzegik, orain arte, Caritasen eta mojen artean banatzen zituzten irabaziak.

(uztarria.eus) Azpeitiko Zezenzale Batzordeko kideek saninazioetako zezenketetan irabazitako diruaren zati bat banatu dute, gaur, larunbata, Sierbak komentuan egindako ekitaldian. Hain zuzen ere, 7.000 euro banatu dituzte Atzegiren, Caritasen eta Sierbetako mojen artean. Bertan izan dira, besteak beste, Zezenzale Batzordeko lehendakari Joxin Iriarte, eta Atzegiko eta Caritaseko kideak, eta Sierbetako mojak. Aurten lehenengo aldiz jaso du dirua Atzegik, orain arte, Caritasen eta mojen artean banatzen zituzten irabaziak.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide