Ibai Etxeberriak eta Vanesa Cerrajerok irabazi dute III. San Martin Mendi Lasterketa

Urola Kostako Hitza 2016ko azaroaren 12a

Eguraldia lagun dutela ospatu dute III. San Martin Mendi Lasterketa, gaur, Azkoitian. 32 lagunek parte hartu dute proban eta Ibai Etxeberria azpeitiarra izan da azkarrena helmugara iristen. Hain zuzen ere, 44 minutu eta 15 segundo behar izan ditu lasterketako zortzi kilometroak egiteko. Emakumeetan azkarrena, berriz, Vanesa Cerrajero azpeitiarra izan da 55 minutu eta 50 segundorekin. Lehen azkoitiarrek ere jaso dute saria, eta Xabier Uzin (49'01'') eta Ainhoa Larrañaga (59' 15'') izan dira. Ibilbide osoan zehar herritar ugari egon da korrikalariak animatzen, eta antolatzaileak "gustura" agertu dira emaitzarekin. Lasterketako garaileek Kurutzia baserriak emandako produktuak jaso dituzte, eta partaide guztien artean hainbat produktu zozkatu dituzte.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide