Gatibuk kontzertua eskainiko du Azpeitiko Sanagustin kulturgunean, maiatzean

Urola Kostako Hitza 2016ko azaroaren 10a

Maiatzaren 13an izango da, 23:00etan, 'Aske Maitte, Aske Bizi' disko berria aurkezten. Dagoeneko sarrerak eros daitezke 'www.kulturaz.eus' webgunean.

Abenduan ospatuko den Durangoko azokan aurkeztuko du Gatibuk bere disko berria, Aske Maitte, Aske Bizi. Horren harira, aste honetan eman du jakitera lan berriaren bira nondik norakoa izango den. Jakinarazi dutenez, Gipuzkoan geldiune bakarra egingo dute eta bera Azpeitian izango da. Hain zuzen ere maiatzaren 13an eskainiko dute kontzertua Azpeitiko Sanagustin kulturgunean, 23:00etan. Kontzertua maiatzan izanagatik ere, dagoeneko eros daitezke sarrerak www.kulturaz.eus webgunean.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide