Atzoko saioaren une bat. (Azpeitiko Udala)
Dozenaka herritar gerturatu ziren atzo, asteazkena, Emakumeen Txokoko
Testurak bertso saiora.
Emakumeen etxeak saretzea helburu duen proiektua da Testurak, eta hainbat idazle eta sortzaileren testuetan oinarritzen da. Atzoko saioan Maialen Akizu, Rosi Lazkano, Ane Labaka eta Onintza Enbeita aritu ziren bertsotan, eta Amaia Agirre izan zen gai jartzailea.
Azpeitikoa ez ze izan proietuko lehen emanaldia. Euskal Herriko zortzi herritan daude emakumeen txokoak, eta horietako hainbatetan ere egin izan dituzte saioak. Hain zuzen ere, Azpeitian, Arrasaten, Basaurin, Donostian, Durangon, Eibarren, Ermuan eta Ondarroan daude emakumeen etxeak.