(Elkar-ekin)
Parte-hartze zabalarekin egin zen atzo, azaroak 9,
Nola kudeatuko ditugu hondakinak Azpeitian? izenburua zuen hitzaldia. 70 herritarretik gora bertaratu ziren, eta azalpenak arretaz entzun ondoren, galdera eta iritzi ezberdinak egin eta eman zituzten hitzaldira gerturatutako herritarrek.
Itsaso Beitia Arrasate Zero Zaborreko kidea izan zen hitza hartzen aurrena. Arrasateko hainbat alderdi politikok eta herriko taldek egindako hitzarmena azaldu zuen hasteko. Akordio haren ondorioz hondakinak gaika sailkatzeko kontrolpeko sistema bat ezarri zen. Egun, hondakinen %80 baino gehiago birziklatzen dute sistema horren bidez. Beitiaren esanetan derrigortasuna ezinbesteko faktorea izan da emaitza horietara iristeko.
Irakurri albiste osoa
Uztarria.eus webgunean.