Motibazioaren inguruko ikastaroa antolatu du Bertanek merkatarientzat

Urola Kostako Hitza 2016ko azaroaren 9a

20 orduko ikastaroa izango da bi ordu eta erdiko 8 egunetan banatuta. Saio guztiak azaroan izango dira, 14:00etatik 16:30era Sindikatu Zaharrean. Izena emateko azken eguna ostirala, hilak 11, izango da.

Motibazioa ikastaroa antolatu du Bertan Merkatari Elkarteak Azpeitiko merkatarientzat. Tailerrean lidertzaren, talentuaren, trebetasunaren eta hobetze puentuen inguruko gaiak landuko dituzte. 20 orduko ikastaroa izango da, bi ordu eta erdiko zortzi saiotan banatuta. Hain zuzen ere, azaroaren 16an, 17an, 18an, 21ean, 22an, 23an, 24an eta 25ean 14:00etatik 16:30era izango dira horiek, Sindikatu Zaharrean. Antolatzaileek adierazi dutenez, coaching teknika bidez landuko dituzte gaiak, eta Sara Gonzalez izango da irakaslea. Interesatuek aurrez eman beharko dute izena, eta horretarako bertan.azpeitia@gmail.com helbidera idatzi edo 688 82 39 44 telefono zenbakira deitu beharko dute. Izena emateko azken eguna ostirala, azaroak 11, izango da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide