The Romanticos taldearen kontzertua izango da ostiralean Azpeitian

Urola Kostako Hitza 2016ko azaroaren 8a

ISB tabernan eskainiko du kontzertua 23:30ean.

The Romanticos musika taldeak kontzertua eskainiko du ostiralean, hilak 11, Azpeitian. ISB tabernan emango du emanaldia Iker Piris tolosarrak eta bere taldeak, eta 23:30ean hasiko da. The Romanticos-ek blues musika egiten du, eta hirugarren diskoa prestatzen ari da. 2012an kaleratu zuen bere lehen diskoa My Time izenekoa, eta 2014an atera zuen bigarrena Do it yourself lelopean.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide