Datorren ostegunean, hilak 10, ardo dastaketa egingo dute Azpeitiko Sanagustin kulturgunean. 20:00etan hasiko da egitasmoa, eta Arabarte Riojaren ardoak izango dira dastatzeko. Hain zuzen ere, ardo txuriak, 12 hilabetez ondutako ardoa eta 24 hilabetez ondutako ardoa izango dira probatzeko.
Aurrena, ardo guztien azalpenak emango dituzte antolatzaileek eta guztiak jarraian dastatuko dira. Ondoren, ordea, pintxo desberdinez lagunduta, berriro probatu ahal izango dira guztiak.
Parte hartu ahal izateko 10 euro ordaindu beharko dira, eta txartel kopurua mugatua da, 40 lagunek har dezakete parte.