Azpeitiko Gure Esku Dagok hasi du ikasturte berria, eta ekainaren 5ean Azpeitian independentziaz egin zen
herri galdeketa antolatu zuen Hitzartu elkartearen faseari amaiera emateko ekitaldia antolatu du larunbaterako.
Atzo, gaur eta bihar? izenburua jarri diote ekitaldiari, eta galdeketara arteko prozesua gogoratuko dute bertan. Horrez gain, aurrera begirako asmoez ere arituko dira Gure Esku Dagoko kideak ekitaldian. 11:30ean izango da Sanagustin kulturgunean.
Joan den ekainaren 5eko herri galdeketan azpeitiarren %39,37k eman zuen botoa; hau da, 4.781 pertsonak bozkatu zuten. Haietatik 4.524ek baietz esan zioten euskal estatu independenteari (%94,62k), 188k ezetz (%3,93k), 17 boto zuri izan ziren eta 52 baliogabe. Hitzartuk galdeketaz
balorazio positiboa egin zuen biharamunean.