Joan zen astean zabaldu zituen ateak Soreasuko Dinamoa sormen guneak, eta lehen ekitaldia ostegunean, azaroak 10, izango da.
Beti bezperako koplak sormen lan kolektiboa aurkeztuko dute Bego Vicariok, Patxi Azpillagak, Mariñe Arbeok eta Malen Amenabarrek 19:00etan.
Genero indarkeria salatzeko Maialen Lujanbiok egindako bertso batzuk abiapuntu hartuta egindako film laburra da
Beti bezperako koplak, eta hogei euskal artista gazteren artean zuzenduta dago. Bego Vicariok koordinatu du ikus-entzunezkoa, eta, bertso estrofak artisten artean banatuta, teknika desberdinekin egindako piezekin eginda dago.
Ostegunean ikus-entzunezko lanaren proiekzioa eskainiko dute lehenik, eta solasaldia izango da gero.