Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
18:00etan, entsegua egingo dute XJ Auzolanean lokalean, eta 19:00etan hasiko dira jirarekin.
Kantu jira taldeko kideek atzo hasi zuten ikasturtea, San Martin egoitzan eskainitako kantaldiarekin. Ostiralean, berriz, Sanjuandegin egingo dute jira, 19:00etan hasita. Aurretik, 18:00etan, entsegua egingo dute XJ Auzolanean lokalean. Herritarrei dei egin diete ekitaldian parte har dezaten. Haiek esan dutenez, «taldea handiagoa eta indartsuagoa egin nahi dugu Azpeitiko kaleak kantu doinuz betetzen jarraitzeko». Hitzordu gehiago ere antolatuko dituztela jakinarazi dute.