Gaur, azaroak 7, hasi da San Martin astea Azpeitiko zaharren egoitzan. Bost eguneko egitaraua antolatu dute egoitzako festa ospatzeko. 9:45ean eman diote hasiera jaiari Iraurgi ikastetxeko emanaldiarekin eta Egoiliarren pregoiarekin. Azpeitiko Udaleko ordezkariak ere bertan izan dira inaugurazioa egiten. Horrez gain, 17:00etan Amaia eta bere gitarra taldearen emanaldia izan da San Martin egoitzan.
Egitarau osoa:
Asteazkena, azaroak 9.
11:00etan Karta txapelketa.
16:00etan Txokolatada.
17:00etan Bingo berezia.
Osteguna, azaroak 10.
10:45ean Nagusilaneko Jose Maria Soroarekin kantaldia.
16:45ean Hitzaldia: Boluntarioen garrantzia egoitzetan.
Ostirala, azaroak 11.
10:30ean San Martin eguneko meza nagusia.
17:30ean Juan de Antxieta Musika Eskolako ikasleen emanaldia.
Larunbata, azaroak 12.
12:15ean Saloiko dantzak Jose Mari Orbegozoren ikasleen eskutik.
14:00etan Familiekin bazkaria.
17:00etan Poxpi eta Lajarekin erromeria.
(Argazkiak: Azpeitiko Udala eta Iraurgi Ikastetxea)
[flickr_set id="72157672615552824"]
[flickr_set id="72157676380288645"]