Eskola jazarpenaz ariko dira Gurasoen Komunikazio Txokoan

Urola Kostako Hitza 2016ko azaroaren 7a

Egitasmoaren bigarren saioa izango da asteazkenekoa. 19:00etan hasiko da solasaldia Gaztelekuan.

Eskola jazarpena eta ziberjazarpena izango dituzte hizpide bihar, Gurasoen Komunikazio Txokoko bigarren hitzorduan. Solasaldia, batez ere, nerabeen gurasoentzat antolatu badute ere, saio irekia izango da. 19:00etan izango da, Izarraitz pilotalekuan dagoen Gaztelekuan. Gaztelekuko eta Gazte Informazio Bulegoko hezitzaileek irailaren 28an jarri zuten martxan egitasmoa, eta lehen saioaren balorazio positiboa eginda erabaki dute bigarrena antolatzea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide