Azaroaren 19an izango da IX. Euskal Presoak Euskal Harrietara txapelketa Azpeitiko gaztetxean

Urola Kostako Hitza 2016ko azaroaren 7a

Hiru maila izango dira: herrikoiak A, herrikoiak B eta Sateliteak. Parte hartzeko egunean bertan eman beharko dute izena, eta 10 euro ordaindu beharko dira.

Azaroaren 19an, larunbata, IX. Euskal Presoak Euskal Harrietara boulder txapelketa jokatuko da Azpeitiko Gaztetxean. Urteroko legez, txapelketa herrikoia izango da eta zailtasunaren araberako hiru maila egongo dira. Herrikoiak A, Herrikoiak B eta Sateliteak izango dira hiru kategoriak, baxuenetik altuenera, hurrenez hurren. A mailakoek 11:00etatik 13:00etara jokatuko dute txapelketa. Izena 10:00etan eman beharko dute gaztetxean bertan. B mailakoek, berriz, 15:00etatik 17:00etara jokatuko dute, eta izena 14:00etan eman beharko dute. Azkenin, maila gorenekoek jokatuko dute, Satelite mailakoek. Horiek 17:30etik 18:30era arituko dira, eta izena 16:30etik aurrera eman beharko dute. Txapelketan aritu nahi dutenek 10 euro ordaindu beharko dituzte. Parte-hartzaile bakoitzak kamiseta bana jasoko du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide