Gaztetxoei zuzendutako antzerki emanaldia eskaini dute Bermeoko ikasleek

Urola Kostako Hitza 2016ko azaroaren 7a

11:00etan hasi da emanaldia, eta 'Ederra eta Piztia' eta 'Peter Pan' lanak antzeztu dituzte. Sagrado Corazon ikastetxeko LH 5 mailako gaztetxoak izan dira oholtza gainean.

Gaur, astelehena, Bermeoko Sagrado Corazon ikastetxeko gaztetxoak izan dira Soreasu antzokian, Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketen baitan. 11:00etan hasi da emanaldia, eta Ederra eta Piztia eta Peter Pan antzezlanak eskaini dituzte LH 5 mailako ikasleek. Herriko eskoletako LH 3ko, LH 4ko eta LH 5eko ikasleak izan dira antzerki emanaldia ikusten. Bihar, Kukuka Antzerki Ikastolako gaztetxoak izango dira Soreasun 11:00etan. Horiek, Bihotz gazteen iraultza, dantza garaikidea eta Ikusi den antzezlan onena eskainiko dituzte. Asteazkenean, berriz, Azpeitiko Ikasberri Ikastolako eta Orioko ikasleak izango dira oholtza gainean. Iñauteriak eta Serafina on line obrak antzeztuko dituzte hurrenez hurren. [flickr_set id="72157674765280162"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide