Datorren igandean, hilak 6,
Azpeitiko Udal Kirol Patronatuak antolatutako ping-pong eta squash txapelketen bigarren jardunaldia egingo dute, Azpeitiko kiroldegian. 16:30ean hasiko da lehiaketa, eta LH6. mailako eta DBH1eko gaztetxoek har dezakete parte. Parte hartzeko norberak bere materiala eraman beharko du.
Izen-ematea kiroldegiko harreran egin beharko da eta larunbata izango da horretarako azken eguna. Bazkideek ez dute ordaindu beharrik izango parte hartzeko, bazkide ez direnek, aldiz, bi euro ordaindu beharko dute.