Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azpeitiko Sare dinamikak batzar irekia deitu du biharko. Sindikatu Zaharrean egingo dute, 11:00etan hasita. Bertan herritarren ekarpenak jasoko dituzte, ondoren ikasturterako plangintza egin ahal izateko. Sareko kideek dei egin diete herritarrei bilkuran parte har dezaten.