Harrera ona izan zuen Ensemble Convivencia taldearen kontzertuak

Urola Kostako Hitza 2016ko azaroaren 4a

Harrera ona izan zuen atzo Ensemble Convivencia talde alemaniarrak eskaini zuen kontzertuak.  Europako musika urrezko mendean lelopean inauterietako kantuak, farsa eta arte komedietakoak, Europako Errenazimendu garaiko abestiak eta 1500. urte inguruko adierazpen askatasunaren aldarrian oinarritutako abestiak eskaini zituzten. Musika instrumentu bereziak erabili zituzten, hain zuzen ere, arku-biola, errenazimenduko gitarra eta Arabiako lauda jo zituzten. Duela egun batzuk Azpeitiko Udalak eta Alemaniako Enbaxadak kultura sustatzeko sinatutako akordioaren lehen urratsa izan zen atzoko kontzertua. (Argazkiak: Azpeitiko Udala)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide