Gaur, 19:00etan, Ensemble Convivencia talde alemaniarrak
Europako musika urrezko mendean kontzertua eskainiko du Sanagustin kulturgunean. Duela egun batzuk
Azpeitiko Udalak eta Alemaniako Enbaxadak kultura sustatzeko sinatutako akordioaren lehen urratsa da gaurko kontzertua.
Gaurko kontzertuan, besteak beste, inauterietako kantuak, farsa eta arte komedietakoak, Europako Errenazimendu garaiko abestiak eta 1500. urte inguruko adierazpen askatasunaren aldarrian oinarritutako abestiak eskainiko dituzte. Erabiliko dituzten musika instrumentuak ere bereziak dira, hain zuzen ere, arku-biola, errenazimenduko gitarra eta Arabiako
lauda joko dituzte.
Kontzertuaren sarrerak 10 euro balio ditu, eta eskuragarri daude Sanagustinen edota
www.kulturaz.eus webgunean. Kontzertua amaitutakoan mokadutxoa egongo da ikus-entzuleentzat.