Joaquin Sabina abeslariaren taldeak kontzertua emango du larunbatean Azpeitian

Urola Kostako Hitza 2016ko azaroaren 3a

Sanagustin kulturgunean izango da, 23:00etan. Sarrerak salgai daude 'www.kulturaz.eus' eta 'www.musikaze.com' webguneetan eta Sanagustin kulturgunean, 15 euroan. Egunean bertan, berriz, 18 euro ordaindu beharko dira.

Datorren larunbatean, hilak 5, Joaquin Sabina (Jaen, Espainia) abeslari ospetsuaren musika taldeak kontzertua eskainiko du Azpeitiko Sanagustin kulturgunean. 23:00etan hasiko da kontzertua, eta, Sabina bera izango ez den arren, bere taldekide  Pancho Varonak, Antonio Garcia de Diegok eta Mara Barrosek abeslariaren kanturik esanguratsuenak joko dituzte. Esan dutenez, musikariek entzuleen parte hartzea sustatuko dute kontzertu osoan zehar. Sarrerak dagoeneko salgai daude Sanagustin kulturgunean, www.kulturaz.eus webgunean eta www.musikaze.com webgunean, 15 euroan. Egunean bertan ere aukera izango da sarrerak eskuratzeko 18 euro ordainduta.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide