Ireki dute Dinamoa Soreasuko sormen gunea

Urola Kostako Hitza 2016ko azaroaren 2a

Gaur, asteazkena, Dinamoa Soreasuko sormen gunea ireki dute. 16:00etatik herritarrei zabalduta egon da, eta, bertaratu direnei, gune horren nondik norakoak azaldu dizkiete arduradunek. Azaldu dutenez, goiko gunea sortzaileek beraien lanak egin ahal izateko egokituko dute, bai norbanakoentzat eta baita taldeentzat ere. Besteak beste, mahaiak, liburuak eta wifia jarriko dituzte bertan. Beheko solairuan, berriz, norbanakoentzat margolaritzari lotutako sormen tokia jarri nahi dute. Horrez gain, oholtza bat, tailerrak egiteko tokia, etab. jartzea aurreikusten dute. Gunea tresneriaz betetzeaz gain edukiz betetzeko asmoa ere badaukate. Arduradunek esan dute datozen hilabeteetako "egitaraua lotzen" ari direla "jendea bertara erakartzeko".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide