Datorren asteazkenerako, azaroak 9, mahai-ingurua antolatu dute Elkar-ekinek eta Lapatx-Elosiaga inguruko auzotarrek Sanagustin kulturgunean. 'Nola kudeatuko ditugu hondakinak Azpeitian' lelopean izango da eta 19:00etan hasiko da.
Azaroaren 19an izango den manifestazioari begira antolatutako bigarren mahi-ingurua izango da.
Asteazkeneko ekitaldian Aitor Bereziartua EH Bilduko hautetsia eta Itsaso Beitia Arrasate Zero Zaborreko kidea izango dira hizlariak. Lapatxen egoeraz eta Azpeitian jartzea onartu den sistema berriaz arituko da Bereziartua. Beitiak, berriz, Arrasateko esperientzia azalduko du, Azpeitian jarri asmo den sistemarekiko dituen antzekotasunak medio. Hitzaldia amaitutakoan, bertaratzen direnek beraien iritzia agertu edota galderak egiteko aukera izango dute.