Azaroaren 19rako
Lapatx itxi, errausketarik ez. Birziklatu eta berrerabili lelopean
manifestazioa deitu zuten Azpeitian. Orain, herriko hainbat taldek eta eragilek bat egin dute egun horretarako Elkar-ekinek aurkeztutako manifestuarekin. Hain zuzen ere, Lapatxen itxiera, errauskailua gelditzea eta Azpeitian hondakinak biltzeko sistema eraginkorra ezartzea eskatzen du manifestuak.
Manifestuarekin bat egin duten Azpeitiko taldeak:
- Erniarraitz Bertso Eskola
- Napar Zuzterrak
- Paradisu Zinema
- Khamar Sahararen Aldeko taldea
- Haujijijai Festa Batzordea
- Duintasuna Jubilatu eta Pentsiodunen elkartea
- ELA sindikatua
- LAB sindikatua
- CNT sindikatua
- Urrestilako Festa Batzordea
- Gaztetxea
- Ernai
- Baigera
- Orkatz Kultur Elkartea
- Lasao, Nuarbe, Loiola, Matximenta eta Elosiagako auzo alkateak
- Antxieta Arkeologi taldea
- Kantu-jirako taldea
- Natul Euskara Elkartea
- Oñatz Talde Animalista
- Xanjuandegi Auzolanean auzo elkartea
- Mendizaleen elkartea
- Piztu, Energia Burujabetza lan taldea
- Elkar-Ekin
- Lapatx eta Elosiaga inguruko bizilagunak