(Ikasberriko Dantza Taldea)
Datorren zapatuan, azaroaren 5ean, Argentinarako bidea hartuko dute Azpeitiko Ikastola Ikasberriko gurasoen dantza taldeak. Hamasei egunez izango dira bertan, azaroaren 21era arte, eta hainbat emanaldi eskainiko dituzte Argentinako Necochea herrian. Azpeititik guztira 24 gizon-emakume joango dira Argentinara, baina 17 izango dira dantzan arituko direnak.
Euskal Jaia ospatuko dute han, eta hiru egunez bertan parte hartuko du Ikasberriko dantza taldeak. Bi urtean behin antolatzen dute euskal jaia Argentinako herri ezberdinetan, eta aurtengoan Euskal Herriko bi dantza taldek hartuko dute parte egitasmoan, Azpeitikoak eta Hernanikoak. Horiez gain, baina, Argentinako beste hainbat euskal etxeetako 23 talde ere arituko dira dantzan.
Irakurri albiste osoa
uztarria.eus webgunean.