Bihar, osteguna, denboraldi berriko hirugarren filma eskainiko du
Paradisu Zinema Azpeitiko zineklubak. Hain zuzen ere,
La Giovinezza film italiarra izango da bihar 21:00etan Soreasu antzokian. Gaztetasunaren inguruan hitz egiten du
Paolo Sorrentinok zuzendutako pelikulak eta drama generokoa da. 118 minutuko iraupena du.
Sarrerak aurrez eros daitezke
www.kulturaz.eus webgunean 4 eurotan.