Karpa muntatzen, gaur. (Uztarria.eus)
Bihar, asteartea, XXXIV. Euskal Antzerki Topaketak hasiko dira Azpeitian
L'Entresort antzezlanarekin. Hasiera batean lan hori Azpeitiko plazan eskeintzekoak baziren ere, azkenean, Perez Arregi plazan egingo dute antzezlana. Gaur hasi dira lana eskainiko duten karpa muntatzen, eta, azoka eguna denez, ezin izan dute plazan muntatu. Ondorioz, Perez Arregi plazan jarri dute karpa.
Bihar, bi aldiz emango dute
L'Entresort obra, 17:00etan eta 19:00etan. 7 urtetik gorakoei zuzendutako lana da, eta sarrerak egunean bertan erosi beharko dira, Perez Arregi plazan jarriko duten leihatilan. Helduek 5 euro ordaindu beharko dute sarrera, eta 14 urte bitartekoek 3 euro.