Hasi dira Lasaoko Anardi industriagunea zeharkatzen duen bidegorria margotzen

Urola Kostako Hitza 2016ko urriaren 31

Pasa den astean Lasaoko Anardi Industriagunea zeharkatzen duen bidegorria margotzen hasi ziren. Orain arte zati hori margotu gabe zegoen, eta, orain, inguruko enpresekin adostu ostean, pintatzeari ekin diote. Horrez gain, argiak non eta nola jarri ere adostu dute inguru horretako enpresekin. Hala ere, argien instalazioan hainbat zailtasun direla jakinarazi du Aitor Bereziartua zinegotziak: "Adostuta dugu guztia, baina teknikoki zenbait zailtasun ditu instalazioak. Horregatik, oraindik ez dira jarriko argiak, baina lehenbailehen jartzeko lanetan ari gara". (Argazkiak: Azpeitiko Udala)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide