Kultura sustatzeko hitzarmena sinatu du Azpeitiko Udalak Alemaniako Enbaxadarekin

Urola Kostako Hitza 2016ko urriaren 31

Datorren ostegunean, azaroak 3, 'Ensemble convivencia' Alemaniako taldearen kontzertua izango da Sanagustin kulturgunean.

'Ensemble Convivencia' Duela aste batzuk, Peter Platte Alemaniako Kultura aholkularia izan zen Azpeitian. Eneko Etxeberria alkatearekin bildu zen, eta herriko ondarea ezagutu zuen, besteak beste. Horren harira, kultura sustatzeko hitzarmena lantzen hasi ziren bi erakundeak. Hitzarmen horren lehen pauso gisa, datorren ostegunean, azaroak 3, Ensemble convivencia Alemaniako taldearen kontzertua izango da Sanagustin kulturgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide