Maider Gaztañaga eta Mitxel Cuadrado helmugara iristen (Nerea Uranga/Hitza)
Maider Gaztañaga eta Mitxel Cuadrado ordiziarrek irabazi dute Azpeitiko VII. Kros Mistoa, 23:25 denbora eginda. Haien atzetik (23:56) Javier Delgadok (Irun) eta Alejandra Arribasek (Iruñea) egin dute. Hirugarrenak, berriz, Lourdes Colomo eta Jose Luis Arrate zizurkildarrak (24:22) izan dira. Urola Kostako aurreneko bikotea laugarrena izan da: Igor Etxeberria (Zarautz) eta Uxoa Irigoien (Getaria), 24:55. Lehen bikote azpeitiarra zazpigarren helmugaratu da, Igor Uranga eta Maider Korta, 26:40.
Ikasberri Kirol Elkarteak
Euskal Herria nazio bat, selekzio bat lelopean antolatutako gaurko 6,2 kilometroko proban 87 bikotek parte hartu dute. Azpeitikoa
Urola Kostako I. Kros Mistoen Txapelketako aurreneko proba izan da. Eskualdeko txapelketa Azpeitikoarekin,
Errezilgoarekin (azaroaren 20an) eta
Zarauzkoarekin (abenduaren 4an) osatu dute.
SAILKAPENEKO LEHEN HAMAR BIKOTEAK:
1- Maider Gaztañaga eta Mitxel Cuadrado (Ordizia), 23:25.
2- Javier Delgado (Irun) eta Alejandra Arribas (Iruñea), 23:56.
3- Lourdes Colomo eta Jose Luis Arrate (Zizurkil), 24:22.
4- Igor Etxeberria (Zarautz) eta Uxoa Irigoien (Getaria), 24:55.
5- Nere Arregi (Arrasate) eta Unai Azpiazu ( Ormaiztegi), 25:43.
6- Ainhoa Lekuona eta Ion Artutxa (Tolosa), 25:56.
7- Igor Uranga eta Maider Korta (Azpeitia), 26:40.
8- Iñaki Arrieta eta Hegoa Zubeldia (Azkoitia), 27.02.
9- Garazi Sampedro eta Jon Aranburu (Atxondo), 27:03.
10- Ion Ziarsolo (Errezil) eta Nora Orbegozo (Azpeitia), 27:04.
Sailkapen osoa, herrikrosa.eus-en.
[flickr_set id="72157672264984134"]
Hurrena Errezilgoa eta ondoren Zarauzkoa
Errezilen iaz egin zuten aurreneko kros mistoa, eta emaitzarekin gustura gelditu zirenez, bigarrenez antolatu dute. Azaroaren 20an izango da 5,5 kilometroko proba, 12:00etan, Goiko Plazatik hasita. Zarauzkoa, berriz, abenduan izango da. Herri horretakoa da probarik zaharrena; izan ere, aurtengoa 38. edizioa izango da. Abenduaren 4an, igandez, egingo dute aurten 7,5 kilometroko lasterketa. Zarauzko lasterketaren ostean banatuko dituzte I. Kros Mistoen Txapelketako sariak.
Hainbat arau jarri dituzte I. Kros Mistoen Txapelketarako. Hiru lasterketatan bikote berak atera beharko du, txapelketan parte hartu ahal izateko. Dena den, aldaketak onartuko dituzte baldin eta lesioak badira tarteko. Kasu horietan mediku txostena aurkeztu beharko da. Hiru lasterketetan parte hartzeko ez da aurrez izena eman beharrik, baina Azpeitiko eta Errezilgo probetan parte hartzen duten bikoteek 5 euro soilik ordaindu beharko dituzte hirugarren lasterketan, Zarauzkoan, parte hartzeko.